Jatetxea

Gure

Jatetxea

Patxikuenea Euskal Herriko baserri bat da, Jaizkibel mendiaren magalean dagoena. 200 urte baino gehiago ditu eta toki lasaian dago, zelai berdez eta zuhaitz ederrez inguratuta, Lezoren kanpoaldean.

Zure eskura ditugu hiru areto girotu atseginak; bi jangela klasiko, landa-inguruko itxuraz dekoratuak, harrizko hormak eta zurezko habeak dituztenak; beste jangela beiraz hornitutako portxea da, eguraldi ona egiten duenean irekita egoten dena. Jatetxe osoa oso atsegina da eta bertan bazkari eta afari ederrez gozatzeko aukera izango duzue, girorik onenean.

Aire zabaleko terraza ere badugu, bertan aperitiboa hartzeko edo bazkari eder bat kafe on batez edo kopa on batez bukatzeko.
Era berean, ezgaituentzako sarbidea dugu eta aparkaleku zabala. Baita lorategi ederra ere, txikienek primeran pasatzeko, zuek bazkalondoan lasai zaudeten bitartean.
Gozaraztea da gure espezialitatea.

 

Gure historia

Gure

Historia

Patxikueneak parrilla martxan izan du 1973ko azaroaren 5ean piztu zenetik hona, Emilio Manterolak eta Maria Angeles Legorburuk, gazteak eta oraindik ezkongai zirela, erretegi bat jartzeko erronkari ekitea erabaki zutenetik. Hartan etxeko behiek esnea bai, baina ez zuten dirurik ematen, eta lan berriari aurre egiteko ezkongaiak nahikoa ez zirenez, Emiliok bere anaiei laguntza eskatu zien. Azken hauek ez zuten zalantzarik egin anaia gazteenari laguntzeko. Emilio Manterola eta Maria Angeles Legorburuk, Jose Maria Manterola eta Miren Arrillagak, Manuel Manterola eta Carmen Arbelaizek eta Patxi Manterolak sortu zuten Patxikuenea, amona Maria Olaizola ahaztu gabe, izan ere, txikitatik markatu naute bere hitzek: “Erraza da, aski da jakitea”. Esaldiak harroa dirudi, baina ez da hala. Amonak esan nahi zidana zera zen, besteen lanek erraza diruditela, jardunean hasi eta zailtasunak zein diren ohartu artean.

Umetan, zera galdetzen nion aitari: “Zergatik Patxikuenea izena?” Eta esan zidan, bere aitonetako batek Patxi zuela izena, gizon handia eta entzutetsua zela inguruan eta denek ezagutzen zutela bere baserria Patxiku izenez (Patxiren bizilekua, euskaraz) nahiz eta etxearen benetako izena Saizar-buru izan. Beraz, izena lanean hasi aurretik zegoen jarrita.

Gaur egun, Patxikuenea eraberritu egin behar izan dugu, “pixka bat apaindu”, baina ez gara inoiz gure filosofiatik urrundu, hau da, jendea gure etxean zoriontsu izatea nahi dugu, hemen ere haien etxean egotea, ez gehiago ez gutxiago.

Ez gara aitortza publikoen oso zaleak, guretzat saririk onena gure “lagunen” bisita izan da eta izango da beti. Baina 2014an parrilla nazionalik onenaren saria jaso genuen Donostiako Gastronomikan.

Gure parrilletan Aitor Manterola eta Iñaki Legorburuk aritzen dira eskuz esku: haragia eta arraina. Bakoitzak bere egitekoa du, baina primeran uztartzen dira biak.